sábado, 28 de mayo de 2011

Maitzak 16, 17 eta 18an 2.Bko klaseko zenbait Orion egon ginen. Txurrukako etxean geratu ginen, Oriotik zenbait kilometrotara, eta hantxe jan eta "lo" egin genuen.

Ekintza mordoak egin genituen. Lehen egunean, Oriora ibili ginen eta han zenbait frogatxo egin genituen, herrikoei galdetuz. Bigarren egunean, gizean Zarautzera joan ginen eta gau horretan euskarazko abestiak abestu genituen. Gainera, makina bat jolas egin genituen eta hitz egin genuen euskera kopurua adierazten zuen lepokoa egin genuen.

Oso ondo pasatu nuen nik, nahiz eta bigarren egunean gaixorik egon eta Zarautzera ezin joan. Bai egunean zehar bai gauean barre asko egin genuen, bereziki gauean... Errepikatzekoa izan da!

Argazkiak ikusteko, klikatu hemen.

1 comentario: